Urdaibai dantza taldea Foruko dantza taldea da.
Foru 1000 biztanle inguruko Bizkaiko herri bat da. Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldean kokatuta dago, Busturialdean, Gernikatik oso hurbil.
Urdaibai dantza taldea 1969. urtean sortu zen euskal dantzen ezagupenerako egin zen ikastaro baten ondorioz. Ikastaro honek herriko zenbait gazteren dantzekiko grinak piztu zituen, eta hauek euskal folklorea mantendu eta ezaguterazteko asmoz Urdaibai dantza taldea sortu zuten.
Gaur egun, taldea 75 bat lagunez osatua dago eta gertatu izan da nozbait herriaren %10a baino taldekide gehiago izatea.